Erraz eta azkar, itzulpen eta zuzenketei irtenbidea eman
Bidali zure testuak, gu arduratuko gara gainerakoaz.
Itzulpen orokorrak eta espezializatuak
Gure hizkuntza nagusiak euskara eta gaztelania badira ere, beste hizkuntza asko eskaintzen ditugu, hala nola katalana, galegoa, ingelesa, portugesa, frantsesa, alemana… eta baita japoniera ere!
Ez digu batek ere ihes egiten! Izan ere, hizkuntza-konbinazio desberdinetako itzultzaile natiboak ditugu.
Itzulpena kalitatezkoa izateko, dagokion eremuan adituak diren profesionalak behar dira. Gure ibilbide luzean zehar hartutako eskarmentuari esker, askotariko arloak jorra ditzakegu: testu legalak eta administratiboak, literatura, prentsa-oharrak, kirol-araudiak, artikulu zientifikoak eta teknikoak…
Urteek aurrera egin ahala, ikus-entzunezkoetan eta testuliburuetan eta hezkuntza-materialetan espezializatu gara, eta, egiaz, beste hariko ezpala dira. Izan ere, ez da nahikoa gramatika eta ortografia-arauak ezagutzearekin.
Hezkuntza-arloko itzulpenak
Testuliburuak eta hezkuntza-materiala itzultzean, ikasgaiaren jakintzak eta terminologia ondo ezagutu behar dituzu, hezkuntza-curriculumaren berri izan eta testu ulerterrazak sortzeko gai izan, betiere hizkuntza jasoa mantenduz. Hori guztia, eta ekinez eta eginez baino ikasten ez den beste makina bat gauza.
Zorroztasuna eta kalitatea bermatzeko beharrezkoak diren esperientzia, baliabideak eta ezagutzak dituzten profesionalak ematen dizkizugu guk.
Ikus-entzunezko itzulpenak
Ikus-entzunezko testuetan, itzulpen orotan kontuan hartu beharrekoez gain, beste hainbat alderdirekin malabarrak egin behar dira.
Ideiak, elkarrizketak, mezuak… transmititu behar dira, horiekin batera doan irudia ahaztu gabe.
Elkarrizketak esanahia mantenduz laburtzeko gai izan behar da, azpitituluen denbora-mugetara egokitzeko.
Bikoizketarako gidoiak itzultzean, elkarrizketa berriak pertsonaiaren aho-mugimenduetara egokitzen jakin behar da.
Azken batean, gidoiak egokitzeko eta azpitituluak itzuli eta sortzeko teknikak erabiltzen jakin behar da, hizkuntza sakonean ezagutu, eta proiektu bakoitzera moldatzeko baliabideak eduki, espero duzun kalitatea duen emaitza naturala bermatzeko. Horixe bera eskaintzen dizugu.
Zuzenketa
Buru-belarri aritu zara lanean, emaitza biribila lortzeko. Akats ortografiko batek, gramatika-huts batek, esaldi desegoki batek… pikutara bidal dezake zuk egindako ahalegin guztia.
Euskaraz eta gaztelaniaz idatzitako testuak orrazten ditugu. Ortotipografia- eta puntuazio-akatsak zuzendu, testua RAEren eta Euskaltzaindiaren gramatika-arauetara egokitu, eta estiloa eta koherentzia hobetzen laguntzen dizugu.