Gure esperientzia,
zure lasaitasuna

Inolako ezustekorik eta sorpresarik gabe.

oihane
Oihane

Publizitate eta Harreman Publikoetan lizentziatua. Sormena eta irudimena, testuei ukitu naturala, gertukoa eta originala emateko.

garazi
Garazi

Itzulpengintzan eta Interpretazioan lizentziatua. Hizkuntzaren ezagutza sakona eta zorroztasuna, emaitza ezin hobea lortzeko.

Zergatik gara aukerarik onena?

Esku orotako makila garelako. Freelancearen eta itzulpen-agentziaren erdibidean gaude: ez ditugu lehenengoaren mugak, eta ez gara bigarrena bezain inpertsonalak.

Euskarazko eta gaztelaniazko hiztun natiboak gara, eta horiexek dira gure lan-hizkuntza nagusiak. Arreta eta kontu handiz egiten dugu lan, ahalik eta zerbitzu onena emateko.

Izan ere, kalitatea da gure lehentasuna. Kopurua emaitzaren aurretik jartzen duen norbait nahiago baduzu, ziurrenik ez gara aukerarik onena izango.

Dena den, urteetan zehar kolaboratzaile-sare bikaina osatu dugu, bolumen handiko proiektuei erantzuteko eta hizkuntza-aukera zabala eskaini ahal izateko.

Enkargu bakoitza profesional bakarrari esleitzen diogu, estiloa eta koherentzia proiektuz proiektu mantentzeko.

quienes-somos

Zer eskaintzen dizugu?

revision

Itzulpen guztiak sakonean orrazten dira. Testuak bidali aurretik, profesional batek baino gehiagok berrikusten ditu. Esaerak dioen bezala, «amuarrainak begi bi, sei ezkailuk hamabi».

precision

Zorroztasuna. Hizkuntzaren alderdi guztiak zaintzen ditugu, testuaren zehaztasuna eta kalitatea bermatzeko eta jatorrizko mezua errespetatzeko.

puntualidad

Guztiz puntualak. Lanak garaiz entregatzen ditugu, bezeroarekin adostutako datan.

formatos

Mota guztietako formatuak lantzen ditugu: PPT aurkezpenak, Excel orriak, WordPress-eko webguneak, etab.

confidencialidad

Erabateko konfidentzialtasuna. Zure testuak ez dira eskuz esku ibiliko. Kutxa gotorrak bezain hertsiak gara, eta zuhurtziaz jokatzen dugu.

trato-cercano

Harreman hurbila. Ez dizugu erantzun inpertsonalik eta generikorik emango. Pertsonekin eta pertsonentzat lan egiten dugu.

team

Team. Hainbat arlotan eta hizkuntzatan espezializatutako itzultzaileekin kolaboratzen dugu. Zuretzako dantza-lagun aproposena aukeratuko dugu, bakarra eta esklusiboa, elkarri ez traba egiteko.

Adierazpenak

«Ja! jaialdiaren urteroko edizioetan, hainbat ekitaldi eta erakusketa antolatzen dira, eta aurretik, lan handia egin behar da, guztia prestatzeko. Pixkanaka aritu ohi gara, baina ekitaldiaren berezko ezaugarriak direla-eta, batzuetan presaz ibili behar dugu. Dena ondo ateratzeko, nahitaezkoa da lantalde ona edukitzea, arduratsua eta konfiantzazkoa, unean uneko beharrei erantzuten dakiena. Horregatik, luze daramagu Itzulnetekin itzulpenak egiten, helburuak betetzen laguntzeko prest daudelako beti».

ja-festival

Carolina Ontivero
Ja! Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdiaren zuzendarikidea.

«2010. urteaz geroztik haien esku uzten ditugu frantseseko eta ingeleseko itzulpen guztiak, eta oso esperientzia positiboa dugu. Oihanek eta Garazik zerbitzu profesionala ematen dute, eta Itzulnetek gure zerbitzu-enpresaren itzulpen-beharrei azkar eta garaiz erantzuten die beti. Gainera, harremana serioa eta adeitsua da.  Zinez gomendatzen ditut».

la-perla

Olga Sánchez Sendín
Komunikazio eta Harreman Komertzialen arduraduna La Perla Centro Talaso Sport-en

«BANDAPARTE estudioan, euskarazko hainbat proiektutan aritu gara haiekin, eta zuzentasunez eta puntualtasunez jardun izan dira beti. Gainera, izugarri baloratzen ditugu haien prestasuna eta konpromisoa. Horregatik, haien zerbitzuak edonori gomendatuko genizkioke, zalantzarik gabe. Haien profesionaltasuna eta konfiantza txalotzeko modukoak dira».

bandaparte

Fernanda Leboreiro
Bandaparteko Merkataritza eta Marketin Saileko arduraduna