Ongi etorri!

Duela 15 urte hasi genuen ibilbidea. Hasi eta berehala, bagenuen lehenbiziko jomuga: webgunea prestatzea. Ilusio handiz ekin genion, ibilbidea abiarazi genuen ilusio berarekin, alegia. Gure erakusleihoa zen, guk geuk hutsetik sortutakoa, eta harro geunden.

Urteen poderioz, erakusleihoari hautsa metatu zitzaion, eta zaharkituta geratu zen. Berritu behar zen nahitaez. Askotan hasi ginen lanean. Hasi… eta utzi. Izan ere, lana erruz genuen beti, seme-alaba txikiak ere bai… eta, hortaz, webgunerako denborarik ez.

Azkenik, lortu dugu hamaika aldiz abiarazitakoa bukatzea. Hementxe dago gure webgune berria, eta horrekin batera, askotan eduki nahi izan dugun atala: bloga.

Hemen ezagutuko dituzue gure burutazioak, lanbideari buruzko xehetasunak, interesgarri iruditu zaizkigun bitxikeriak… Hitz gutxitan, hona hemen gure harrikadak!