Itzulpen eta zuzenketa profesionalak

Pertsonak gara, ez robotak. Pertsonekin lan egiten dugu, neurrirako zerbitzua emateko.

Aurrekontua eskatuGu ezagutu
portada-itzulnet

Traduttore, traditore

Esaldi bateko hitzak beste hizkuntza batean jartzeko, baditugu hiztegiak, aplikazioak, eta makinak. Itzultzea, ordea, prozesu konplexuagoa da. Egile batek bere hizkuntzan sortutakoa norberaren ama-hizkuntzan berreraikitzea da. Honela zioen Anna Rusconi itzultzaile italiarrak: «Hitzak munduan zehar ibiltzen dira, eta itzultzaileak dira haien garraiobidea».

Guregana jo dute:

Logo Tolosaldea garatzen
Logo Tolosako udala
Logo Goitur
Logo dibulitoon
Logo Adaki
Logo Gura marketing
Logo Mapner

Zure denborak urrea balio du

Ahaleginak gustuko duzun horretara bideratu, eta utzi hizkuntzak gure esku.

3 EGOERA HAUETAKO batean zaude?

Proiektu, txosten edo webgune bat itzuli behar duzu, eta denboraz larri zabiltza.

Testu bat idatzi edo itzuli duzu, eta komenigarria izan liteke berrikustea, badaezpada akatsen bat duen.

Bideo, film labur, dokumental… baten gidoia azpititulatu edo egokitu behar duzu, baina ez dituzu horretarako teknikak ezagutzen.

itzulnet-tiempo

Hori guztia egiteko, DENBORA behar da, gramatika-arauak kontsultatu behar direlako, terminologia zuzena bilatu, mezua egokiro adierazi… Baina ez daukazu denborarik. Horregatik, hain zuzen, itzulpenak eta zuzenketak azkenerako utzi ohi dituzu, eta buruhauste bihurtzen dira.

Hala ere, badakizu lehenago edo beranduago egin beharrekoa dela. Izan ere, irudi profesionala eta lehiakorra lortzeko, ezinbestekoa da zure testuak txukunak izatea.

Garazi eta Oihane gara, zuzentzaile eta itzultzaile profesionalak. Gaztelaniazko eta euskarazko testuak lantzen ditugu, eta hezkuntzako eta ikus-entzunezko arloetan espezializatu gara. Hizkuntzak dira gure grina, eta lanbideaz gozatzen dugu.  Sektorean hamar urtetik gora daramatzagun arren, prestatzen eta ikasten jarraitzen dugu, gure ustez garrantzitsua baita egunean egotea.

Bidali zure proiektua, eta adostutako egunean amaituta, egokituta eta berrikusita jasoko duzu.

itzulnet-garazi-eta-oihane

Zerbitzuak

Aukeratu zure beharretara hobekien
egokitzen den zerbitzua.

servicio1

Itzulpen orokorra eta espezializatua

Informazio +
servicio2

Hezkuntza-testuen itzulpena

Informazio +
servicio3

Ikus-entzunezko itzulpena

Informazio +
servicio4

Euskarazko eta gaztelaniazko testuen orrazketa

Informazio +

Adierazpenak

«Nire beharretara egokitu ziren eta proiektuak azkar burutu zituzten. Egia esan, oso erraza da beraiekin lan egitea».

balea-logo

Aitor Alzibar
Balea ikus-entzunezkoetan eta soinuan adituak. Ekoizpen-zuzendaria

«Laneko profesionaltasuna eta bikaintasuna hurbiltasunarekin eta konpromisoarekin uztartzen dira. Berme osoz erantzungo dutela jakitea kalkulaezina den balio-plusa da».

leio-udala

Zuriñe Urrestarazu
Leioako Udala – Behargintzako zuzendaria

«Erantzukizunez, gogotsu eta profesionaltasunez erantzun izan diezue beti gure lan eskaerei. Eskertzekoa! Mila esker zuen prestutasunagatik».

ibaizabal-logo

Edurne Otaegi
Ibaizabal Argitaletxeko editorea