Zerbitzuak

Itzulneten, bezero bakoitzari egokitutako hizkuntza zerbitzuak ematen ditugu, eremu hauetan:

Agirien itzulpena

Eremu guztietako dokumentuak itzultzen ditugu (administratiboak, dibulgaziokoak, zientifikoak, kazetaritza artikuluak…), edozein formatutan, eta testu bakoitzaren beharren araberako programak erabilita.

Zuzenketa eta berrikusketa

Euskarazko edo gaztelaniazko zuzenketarik behar duzu? Guk esperientzia handiko zuzentzaile profesionalak ditugu, eta, baita ezagutza esparru guztietako adituak ere, testuen kalitatea eta koherentzia nahiz terminologiaren zorroztasuna bermatzeko.

Webguneen lokalizazioa

Merkatuan sartu eta nazioartean ezagutzera emateko, garrantzitsua da zure webgunea hainbat hizkuntzetan itzulita egotea. Gure enpresak zerbitzu osatua eskaintzen dizu, webgunea itzuli eta hizkuntza anitzetan eguneratuta mantentzeko.

Software lokalizazioa

Software lokalizazioa erabiltzaile interfazea hizkuntza batetik bestera itzultzea baino gehiago da, produktua herrialde bakoitzaren kulturara egokitu behar baita. Gure profesionalek itzulpen eta software lokalizazioan esperientzia dute, eta horretarako teknologia eta tresnetan trebatuta daude.