Itzulpenak, zuzenketak, eta gehiago

Enpresa gaztea gara, berritzailea, eta etorkizun handikoa. Gure profesionalek esperientzia handia dute testu itzulpen eta zuzenketetan eta software eta webgune lokalizazioan.

Beharrezko giza eta teknologia baliabide guztiak ditugu, kalitate handieneko lana bermatzeko. Gainera, gure itzultzaile eta zuzentzaileak etengabean prestatzen eta eguneratzen ari dira. Horretaz gain, lankide sare zabala eskura dugu, zerbitzu eraginkorra eskaini ahal izateko, zure beharrei egokituta.

Zer eskaintzen dugu?

Itzulnetek zure eskura jartzen ditu zerbitzu hauek: hainbat arlotako itzulpen eta zuzenketak eta software lokalizazioa. Europako hizkuntza nagusiak eta Estatuko hizkuntza ofizialak lantzen ditugu. Halaber, konpromisorik gabeko aurrekontua eskatu dezakezu edo itzulpen enkargua zuzenean bidali.

Argazki hau Carlos Gomez Marijuanek egindako muntaia da